Sagardoaren inguruko programa jarri dute martxan Hernaniko ikastetxeetako DBHko ikasleekin, sagarra eta sagardoaren kulturaren berri izan dezaten. Artelatz taldeak prestatu du ikasleentzako materiala eta historia, sagarraren ezaugarriak, sagardoa egiteko modua, txotx garaia eta abar luze bat biltzen ditu eta baita tamainan edatearen garrantzia ere.
Muztioa kupeleratzen
Egunotan Larre-Gain sagardotegian dabiltza Hernaniko ikastetxeetako ikasleak sagardoa nola egiten den ikusten. Lehengo tolare zaharrean azalpen batzuk eman eta tolare berrian patsa egin eta sagarra zanpatzen ikusi zuten ikasleek joan den ostiralean, eta atera berritako muztio gozoa probatzeko aukera ere izan zuten, ondorenean. Gainerako azalpen guztiak ere ematen zaizkie bertan: sagarra nola biltzen den, nola garbitu eta bereizi, nola jo eta zanpatu, eta muztiotik sagardorako zer prozesu behar duen. Sagarra eta sagardoa programan Hernaniko DBHko 300 ikasle inguruk hartuko du parte, sagar eta sagardoak Hernanin izan duen eta duen bilakaera eta garrantziaren berri jakin dezaten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!