Berdintasun Kontseiluak bilera deitu du ´ekimen bateratu bat erabakitzeko`

Kronika - Erredakzioa 2005ko aza. 6a, 02:00

AZAROAREN 25ean Emakumeekiko Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna da eta horren bueltan bilera deitu du Hernaniko Berdintasun Kontseiluak, jendearen proposamenak jaso eta ´guztion artean ekimen bateratu bat erabaki ahal izateko`. Berdintasun Kontseiluak azpimarratu du emakumeen kontrako indarkeriak gizarte guztia hartzen duela eta era askotara agertzen dela: ´tratu txar psikologiko eran, mespretxu eran, jipoietan eta baita heriotza bera ere eragiten du`. Gizartearen egiturazko arazo bat dela nabarmendu du Kontseiluak ´gutako bakoitzari dagokiona eta gizarte antolaketa aldatuz aurre egin beharrekoa`. Bide horretan ari da lanean Berdintasun Kontseilua eta etzirako deitu du bilera, asteartearekin, arratsaldeko 19:30etan, Biteri kultur etxean. Deialdia irekia da interesa duen guztiarentzat.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!