Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoak gaur hasiko dira. 18 bertsolari ariko dira finalerako 6 txartelen bilako lehian eta bina saio egin beharko dituzte. Gaur Jexux Mari Irazu Hernanin bizi den larrauldarra ariko da kantari, Unai Iturriaga, Amaia Agirre, Fredi Paya, Jokin Uranga eta Jon Martin lagun dituela. Guztira 6 finalaurreko izango dira eta punturik gehien pilatzen dituzten 6 bertsolariek izango dute abenduaren 18an jokatuko den finalean Maialen Lujanbio eta Andoni Egañarekin batean kantatzeko aukera. Aurten lehenengoz Bizkaian jokatuko da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finalean, Barakaldoko BEK aretoan... baina oraindik bide luzea dago.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!