Urriaren 16an egin zen Argazki Rallya Hernanin eta zazpi sariak joan den ostiralean banatu zituzten Biteri kultur etxean. Nagusien mailan Carlos Mediavillak irabazi du 5garren edizio hau; bigarren, Antonio Valencia gelditu da; eta hirugarren Julian Gil Garcia. Herriko argazki sailik onenaren saria, berriz, Esteban Mateosek jaso du.
14 urtez azpiko kategorian Miren Aierbe izan da lehen saria lortu duena; bigarren, Aixa Barbarin gelditu da; eta hirugarren, Lidia Valencia. Aurtengo edizioan ere parte hartzea haundia izan da eta 55 lagun aritu dira nor baino nor, argazki hobeak ateratzeko lehian.
Lehiaketako argazkirik onenak ikusi nahi dituenak Biteri kultur etxean du aukera hilaren 16ra arte, astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!