Euskeraz hitz egiteko jende bila dabil Astigarragako AEK ‘Hitzkide’ kanpainarako

Kronika - Erredakzioa 2005ko aza. 5a, 02:00

Astigarragako AEKk Hitzkide kanpaina egin ohi du urtero, euskera ikasten ari direnek astean ordu erdiz euskeraz hitz egin dezaten. Egitasmoa aurrera ateratzeko hizketarako prest dauden euskaldunak behar ditu AEKk: ´berdin dio euskaldun berri edo zahar, alfabetatu edo alfabetatu gabeak, aski da euskaraz hitz egitea eta laguntzeko gogoa edukitzea` jakitera eman dute AEKko kideek. Horrez gain, Astigarragakoak izan eta euskera herritik kanpora ikasten dutenei ere dei egin die AEKk Hizkide kanpainan hitz egitera animatzeko. Ikasle nahiz hizkide izateko edo informazio gehiagorako deitu 943 55 73 54 telefonora edo Astigarragako euskaltegira jo.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!