Astigarragako kultur etxeak eman du hilabeteko kultur ekitaldien berri eta gaur kontzertua izango da kultur etxean, Gaztelekuko gazteen eskutik. Arratsaldeko 18:00etan da kontzertua. Hurrengo ekitaldia azaroaren 12an izango da: bigarren eskuko gauzen azoka jarriko dute San Markos Mankomunitateak antolatuta eta antzerkia ere izango da egun berean. Shakespeare osoa... gutxi gorabehera antzezlan ospetsua izango da Astigarragako kultur etxean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!