Umeen Eguna izan zen atzo Mendizale Astearen barruan eta urtean egindako ibilien ordainezko dominak banatu zizkieten, urtean zehar mendiz mendi ibili diren gaztetxoei. Urtero irteera mordoa antolatzen du Mendiriz Mendik gazteentzat ere eta koadrila haundia mugitzen dute normalean. Atzo izan zen guzti horien eguna eta dominak banatzeaz gain, ipuin kontalaria ere izan zuten.
Jarraipena astelehenean
Mendizale Asteak astelehenean izango du jarraipena, diapositiba emanaldiekin. Datorren aste osoan izango dira diapositiba emanaldiak, arratsaldeko 19:30etatik aurrera Biteri kultur etxean: Pirineoetatik Alpeetara bizikletaz; Arabako parke naturalak bere mendietan barrena; Ama Dablan, Marmolejo; eta GT2, Patagonia Lurralde Magikoa izango dira diapositiba emanaldiak. Ostiralean, berriz, diapositiba lehiaketa eta urteko irteeretako diapositiba emanaldia izango dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!