Bi taldeak Anoetan ariko dira gaur helburu oso desberdinekin

Kronika - Erredakzioa 2005ko aza. 5a, 02:00

Hernaniko bi taldeek Anoetan jokatuko dute gaur Gipuzkoako ligaren barruan. Hernani Ak Easoren kontra jokatuko du 19:30etan. Hernaniarrak lider dijoaz eta ez dirudi zailtasun haundiegirik izango dutenik laugarren partidua jarraian irabazteko. Hernanik lehen postuan bukatu nahi du Gipuzkoako liga aurten ere eta bide horretan dijoaz orain artekoan. Hernani Bk hezur gogorragoa izango du, Tximistarri, arratsaldeko 20:30etan. Bigarren dijoaz Tximistarrikoak ligan eta kostako zaie hernaniarrei ligako lehenengo garaipena eskuratzen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!