Datorren astean kultur astea egingo dute Ereñotzun eta egunero izango da jardunaldiren bat, astelehenetik igandera. Aromaterapia ikastaroak emango dio hasiera aurtengoari. Teoriaz gain, 6 erremedio natural egiten ere erakutsiko du Aromaterapia etxeko kide batek, astelehen eta ostegun arratsaldean. Izena emateko 699 48 00 07 telefonora deitu (prezioa 18 euro).
Emanaldiak egunero
Diapositiba emanaldiak, hitzaldiak, pelikulak, partxisa eta abar izango dira aurten ere. Nobedadeetako bat bertso entrenamendu komentatua izango da, asteazkenean: Hernaniko bertso eskolako Maialen Lujanbio, Jexux Mari Irazu eta Aitor Mendiluze bertsolariek bertsotan egingo dute, baina, txapelketara begira nola preparatzen diren pista batzuk emanaz. Horrez gain, kantu afari herrikoia izango da larunbatean, Ur Mia elkartean eta txartelak salgai daude Irrintzin eta Ur-Mian, 15 eurotan. Azaroaren 13an, igandearekin, izango dira ekitaldi gehienak: eskulanak eta pailazoak umeentzat eta urteroko gaztain jatea eta auzoko sagardo dastaketa. Patata tortila eta pintxo lehiaketa ere egingo da igandean, jendeak etxean eginda eramandako jakiekin.
Sukaldaritza ikastaroa
Kultur asteari bukaera lagunarteko sukaldaritza ikastaroa-k emango dio. Aitor Kaloka auzoko sukaldariak emango du, azaroaren 15 eta 17an, Ur Mia elkartean. Helburua da, soziedaderako edo lagun arterako jakiak prestatzen irakastea. Izen emateko deitu: 656 70 38 41 telefonora.
wEgitaraua
Astelehena 7 eta osteguna 10: Aromaterapia ikastaroa.
Asteartea 8: Diapositiba emanaldia. ‘Patagonia eta Perun eskalatzen’, 20:00etan.
Asteazkena 9: Bertso entrenamentu komentatua, 20:00etan.
Osteguna 10: Hitzaldi eta diapositibak. Peru eta Ekuadorreko haur espetxeak, 20:00etan.
Ostirala 11: Pelikulak. Spy Kids 2, 17:00etan; eta El Reino de los Cielos, 22:00etan.
Larunbata 12: Partxisa 17:00etan eta Kantu Afaria 20:30etan.
Igandea 13: Eskulanak umeentzat, 11:00etan; Patxin eta Potxin pailazoak, 12:00etan; Tortilla patata eta pintxo lehiaketa. Auzoko sagardoa eta gaztain jatea, 17:00etan.