ATZO arratsaldean jokatu zuen Hernaniko Gorengo mailako futbol taldeak, Idiazabalen kontrako partidua Zubipen.
ATZO arratsaldean jokatu zuen Hernaniko Gorengo mailako futbol taldeak, Idiazabalen kontrako partidua Zubipen. Ezaguna du Hernanik talde goierritarra, iazko denboraldian borroka bizian aritu baitziren lidergoa nork eskuratuko. Atzoko partidua eskas xamarra izan zen. Lehenengo zatian nahiko pareko ibili ziren bi taldeak eta bigarrenean Hernani denbora gehiagoan izan zen baloiaren jabe. Azkenean ez zen golik izan Zubipen eta Hernanik puntu bakarra lortu du.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!