AMHERek zerbitzua eskainiko die astelehenero informazioa edo laguntza behar duten etorkinei

Kronika - Erredakzioa 2005ko aza. 5a, 02:00

Iturritxo auzo elkarteko lokaletan izango da, arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara.

AMHER elkarteak zerbitzu berri bat jarriko du martxan datorren astelehenetik aurrera, etorkinentzako. Informazioa eta laguntza eskainiko du zenbait gairen inguruan: egoera erregularizatzeko bideei buruz, lan eskubideei buruz, udal gizarte zerbitzuei buruz, tratu txarrei buruz... Astelehenero egongo dira arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara, Iturritxo auzo elkarteko lokalean (Latxunbe Berri 32). AMHER elkartea hemen eta atzerrian jaiotako pertsonek osatzen dute eta elkarbizitza hobetzea du helburuetako bat. Bide horretan dei egin du elkarteak jendea egoitzara inguratzeko eta zerbitzu berria erabiltzera ´elkarbizitza hobetzeko bidean elkartasuna eta justizia soziala bi tresna on baitira`.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!