BHk salatu du antzerki zikloak iragartzeko banatu den orrian ´% 99 gaztelaniaz` dagoela

Kronika - Erredakzioa 2005ko aza. 4a, 02:00

BHren ustez ´agintari hauei bost axola zaie udalaren euskara araudia`

BILDU Hernanik bere ´harridura eta haserrea` erakutsi du Udalak antzerki zikloak iragartzeko banatu dituen orrixkak ikusita. Herri plataforma honek salatu du orrixka horretan ematen den hizkuntz trataera, ´testuaren %99 gaztelan hutsean` dagoela baitio. BHren ustetan Udalak hizkuntz irizpideak ´aspalditik finkatuta` baditu ere: ´badirudi agintari hauei bost axola zaiela udalaren euskara araudia edo euskaldunon eskubideak`, dio talde politikoak; eta bere hitzetan euskara arloan ´beste hainbat ataletan bezala` nabarmen geratzen da ´agintari hauen axolagabekeria`. ´Ez da lehenengo aldia` Bildu Hernanik dioenez ez da lehenengo aldia ´egungo Udalean euskarak jasaten dituen atzerapausoak` salatzen dituztela, eta hainbat adibide jartzen ditu: ´gaztelania nagusi udal bilkuretan, batzordeetan, udal aldizkarian...`, diote. Antzerki zikloak iragartzeko orrixken hizkuntza trataera ´adibide bat gehiago` besterik ez dela azaldu du BHk. Baina dioenez, argi dute ´salaketa hauek beharrezkoak direla antzeko egoerak ez errepikatzeko`.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!