IGANDE honetan 2005-2006ko atletismo denboraldi berria hasiko da eta horretarako ekitaldi berezia antolatu dute, urtero moduan, Donostian. Anoetako Belodromoan VIIIgarren Atletiada egingo da eskolakoentzat eta bertan izango dira Hernaniko atletak.
30 atleta inguru CDH-tik
C.D. Hernanitik jakinarazi dutenez 30 bat haur izango dira igande honetan Belodromoan talde hau ordezkatzen, batez ere Elizatxo eta Langile ikastoletakoak. CDH-ko atletismoko arduradunek esan dute faltan botatzen dituztela Urumea eta Inmakuladako ikasleak.
Atletiadan 11-15 urte bitarteko haurrek parte hartuko dute, 1991 eta 1994 artean jaiotakoak eta alebin, infantil eta kadete mailan izango dira probak, lasterketan, saltoan eta jaurtiketak egiten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!