Ostiela! aldizkariak 39garren zenbakia kaleratu du

Kronika - Erredakzioa 2005ko aza. 4a, 02:00

‘Lanpuestioia: lanaren kolokoia’ izenburua dakar ale berriak eta lanari buruzko kritika eta satira egiten dira bertan.

UDAZKENA iristearekin batera kalean da Ostiela! Hernanin egiten den aldizkariaren ale berria, 39garrena. Kritika eta satira umorez jorratzen dituen publikazio honek izenburu deigarria dakar berriro ere: Lanpuestioa: lanaren kolokoia. Izenburuak berak azaltzen duenez, lanaren inguruko gaiak landu dituzte oraingoan eta aldizkariaren arduradunek adierazi dute ´alferkeriaren apologia` egiten dela bertan: ´Munduko alferrak, ez zaitezte elkartu ere egin!` diote. Bereziak eta betiko tarteak Atal bereziak irakurri ahal izango dira zenbaki honetan: Zapatisten Leihoan ´errebeldiaren apologia`; Zuku Festan ´alardeak karnabal bihurtzea` proposatuko du Iñaki Segurolak; Pako Aristik bere azken liburutik pasarte bat idatzi du; Jon Maiaren bertsoak... Hori guztia eta gehiago azaltzen da Ostiela!-n. Salgai 3 eurotan Aldizkariak 3 euro balio ditu eta salgai dago Bodega, Itsaski, Goiz Argi, Kitto eta Anboto tabernatan eta baita kiosko eta liburu dendatan ere. Horretaz gain, harpidedun egiteko aukera ere badago.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!