Mendirako nola prestatu ikasten

Kronika - Erredakzioa 2005ko aza. 3a, 02:00

Atzo hasi zuten ikastaroa Mendiriz Mendiko lokaletan eta gaur bukatuko dute. Bihar umeen eguna izango da.

Atzo hasi zen Mendizale Astea Mendiko kiroletarako entrenamendua ikastaro teoriko praktikoarekin eta gaur izango du jarraipena. Entrenamenduen oinarrizko printzipioetatik abiatuta mendiko ekintza desberdinek eskatzen duten prestakuntzara artekoak azaldu zituen Andu Martinez de Rituerto, Gorputz Heziketan adituak. Horrez gain, aklimatazioari eta elikadurari buruzko oinarrizko kontzeptuen berri ere izan zuten ikastarora inguratutako Hernaniko mendizaleek. Gaur galderak eta dudak erantzun eta indarra eta malgutasuna lantzeko saio praktikoa egingo dute, Biteri Kultur Etxean. Bihar ipuin kontalaria Bihar, ostirala, umeen eguna izango da Mendizale Astearen barruan eta 19:30etatik aurrera Ana Franko ipuin kontalaria ariko da. Urtean zehar egindako bidaien ordainezko dominak ere jasoko dituzte mendizale gaztetxoek urteroko moduan. Diapositiba emanaldiak Mendizale Asteko ekitaldi arrakastatsuenak diapositiba emanaldi eta diapositiba lehiaketa izan ohi dira. Ohiturari segiz, datorren aste osoan izango dute zaletuek diapositibak ikusi eta bidaien inguruko azalpenak entzuteko aukera, Biteri kultur etxean. wDatorren astean AZAROAK 7: ‘Pirineoetatik Alpeetara bizikletan’. Aitor Arozenak bizikletaz egindako bidaia. 19:30etan Biterin. AZAROAK 8: ‘Arabako parke naturalak bere mendietan barrena’. Arabako naturaren berri emango du Patxi Sanchez Dehesak. 19:30etan Biterin. AZAROAK 9: ‘Ama Dabhlam’ eta ‘Marmolejo’. Iñaki Zuzak bi igoeren berri emango du. 19:30eatan Biterin. AZAROAK 10: ‘GT2’ eta ‘Patagonia lurralde magikoa’. Irudiak aurkeztuko dituzte. 19:30etan Biterin. AZAROAK 12: XXVI diapositiba lehiaketa. Diapositiba proiekzioa, sari banaketa eta urtean zeharreko argazkiak. 19:30etan, Biterin. AZAROAK 13: Bazkide eguna. Mendi irteera, Laida-San Pedro de Atxarre-Ogoño.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!