Antxon Costak dio Udalak baduela mobilitate azterketa

Kronika - Erredakzioa 2005ko aza. 3a, 02:00

Bildu Hernanik egindako adierazpenei erantzun die zinegotziak.

Antxon Costa zinegotziak Bildu Hernanik trafiko plan orokor bat egiteko azaldutako eskaerei erantzun die zenbait komunikabidetan. Zinegotziak nabarmendu du Udalak baduela mobilitate azterketa bat, alor honetako Euskadiko enpresa prestijiosoenetako batek egina, eta zenbait pauta biltzen dituela azterketa honek trafikoa hobetzeko: ´herri barruko auto ibiliak murriztea, herri barrutik pasatzen den trafikoa gutxitzea eta autoak oinezkoenganako duen nagusitasuna gutxitzea`. Lehen aldiz esposizio publikoan Costak azaldu du lehen aldia dela trafiko aldaketa proposamen bat esposizio publikoan jartzen dena ´bizilagunek proposamenak egin ditzaten`, eta orain arte trafiko aldaketak dekretu bidez onartzen zirela nabarmendu du. Proposamenaren inguruan alegazioak aurkezteko epea zabalik dagoela ere azaldu du Costak eta web orrian ere atal bat badela herritarren zerbitzura jarria ´proposamenaren gainean jendeak pentsatzen duena biltzeko`. Proposamenen zain Costak dio harritua dagoela Bildu Hernanik parte hartzearen inguruan egindako kritikengatik eta nabarmendu du bere garaian adierazi zutela alegazioak aurkeztu zitezkeela proposamenen gainean ´eta herritar askok egin dute hori`. Horrez gain, BHren proposamenak espero dituztela eta ´hasierako proposamena hobetzen badute` kontuan hartuko dituztela ere esan du zinegotziak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!