Haurrentzako saioa izango da eta arratsaldeko 19:30etan hasiko da Biterin.
MENDIZALE astearen barruan egun berezi bat antolatzen da umeentzat eta ostiralean izango da txikien egun haundi hori.
Horrela, Biteri Kultur Etxean, arratsaldeko 19:30etatik aurrera, urtean zehar elkarte honek antolatutako mendi irteera eta ekintzetan parte hartu duten haur guztiek beren domina jasoko dute. Gainera arduradunek jakinarazi dutenez ´jai sorpresa` antolatu dute Biterin ordu horretarako eta bertan izango da Ana Franko ipuin kontalaria. Bost urtetik gorako haurrentzako saioa izango da eta Franko umeak ahozabalik uzten saiatuko da bere ipuinekin.
Ikastaroa Mendiriz Mendin
Bestalde, Mendizale Asteak gaur du egitarauko lehenengo ekintza. Mendiriz Mendiren egoitzan (Iturregi plaza), Mendi Kiroletako entrenamendua ikastaroa izango da, gaur eta bihar, arratsaldeko 19:30etatik 21:30etara. Ikastaroa Andu Martinez de Rituertok eskainiko du.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!