AZAROAREN 25ean, Emakumearenganako Biolentzia ren Kontrako Nazioarteko Eguna izango da. Hori dela eta, Gazte Txokoan ekintza berezi bat egiteko asmoa dutela jakinarazi dute bertatik. Emakumearen kontrako biolentzia gaitzat hartuta, mural bat egingo dute egun horretan Gazte Txokora bertaratzen diren gazteek.
‘Te doy mis ojos’ filma eta ondoren eztabaida
Egun horretan bertan Te doy mis ojos filma jarriko dute Gazte Txokoan. Emakumearen kontrako biolentzia jorratzen du pelikula honek eta filma ikusi ondoren gai horren inguruan eztabaidatu eta hitz egingo dute denen artean, Sex-Drog informazio puntuan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!