Gazte Txokoak egitarau zabala antolatu du azaro osorako

Kronika - Erredakzioa 2005ko aza. 2a, 02:00

AZAROAN izango da zer eginik Gazte Txokoan, ekintza eta tailerrez beteriko hilabete osoko egitarau zabala antolatu baitute bertan: tailerrak, irteerak, kirolak, pelikulak... Hasteko, gaur zinema izango da Aristizabal kaleko lokalean eta ostiralean fimo tailerra. Asteburu honetan Pictionary txapelketa antolatu dute larunbatean eta iganderako Futbito Txapelketa izango da Gabriel Zelaia ikastetxeko kirol pistan. Ordenagailu txokoa berriz ere martxan Gazte Txokotik adierazi dutenez hilabete honetan martxan jarriko da berriz ere ordenagailu txokoa; bertan gaztetxoek interneten nabigatu dezakete. Sex-drog informazio puntuak ez du huts egingo azaroan eta hileko bigarren ostiralean izango da Gazte Txokoan bertan. Azaroaren 13an Argazki Rallya antolatu dute. Rallya dohainik da eta bertan parte hartzeko izena eman behar da azaroaren 10a baina lehen. Rallyaren egunean bertan kamara analogikoa (ez digitala) norberak eramatea beharrezkoa da. Antolatzaileek azaldu dutenez sariak izango dira lehenengo geratzen direnentzat eta argazkiekin erakusketa egingo dute hurrengo igandean, hilaren 20an. Eskalada eta cars-ak Vilariñorekin Asterik kargatuena, hileko hirugarrena izango da Gazte Txokotik esan dutenez. Azaroaren 17an, osteguna, eskalatzera joango dira Donostiara, Pio Baroja kiroldegira. Bertako rokodromoan zilintzik ibiltzeko aukera izango dute gaztetxoek, baina horretarako izena eman beharko dute azaroaren 10a baina lehenago. Irteera hiru euro kostako da. Hilabete honetako ekintza nagusienetakoa izango da Olaberriko cars-etara egingo duten irteera, hilaren 18an. Bertan, cars-etan ibiltzeaz gain, Andres Vilariño pilotu ezagunaren karting ikastaro txiki bat jasoko dute. Irteera honetan parte hartzeko beharrezkoa da azaroaren 10a baina lehenago izena ematea eta 10 euro ordaintzea. Gazte Txokoko lokalean ere izango da ekintzarik aste horretan, makilaje tailerra izango baita. Hilaren 27an aldiz, mendi irteera izango dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!