Aromaterapia ikastaroa Ereñotzuko kultur astean

Kronika - Erredakzioa 2005ko aza. 3a, 02:00

Datorren astelehen eta ostegun arratsaldean izango da eta izen ematea zabalik dago.

Ereñotzun kultur astea egingo dute datorren astelehenetik igandera. Egunero egongo dira jardunaldiak eta astelehen eta ostegunean aromaterapia ikastaroa izango da: astelehenean 15:30-17:30 ordutegian eta ostegunean 15:30-19:30. Astelehenean teoria emango dute eta ostegunean, azaleko nahiz barruko gaitzak sendatzeko 6 erremedio natural. Egindakoak etxera eramateko aukera izango du jendeak. Izen ematea irekita dago eta antolatzaileek azaldu dutenez komeni da lehenbailehen egitea. Ikastaroaren prezioa 18 euro izango dira. Izen emateko deitu 699 48 0007 telefonora.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!