Azucena Vieites-en obrak Gasteizko Artium museoan daude ikusgai. Vieites-ek Gure Artea saria irabazi du aurten eta hain zuzen, sari hori irabazi duten beste bi artistekin batean antolatu du erakusketa Eusko Jaurlaritzak. Hau ez da hernaniarrak parte hartzen duen lehenengo erakusketa, duela gutxi Bilboko Rekalde aretoan ere erakutsi baitzituen bere marrazkiak artista hernaniarrak. Erakusketa zabalik egongo da urtarrilaren 8ra arte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!