Odol Emaileen Elkarteak azaldu duenez, gaur, asteazkena, izango da odola emateko eguna. Normalean hileko lehenengo asteartean izaten da, baina Santu Guztien eguneko zubia dela eta, atzeratu egin dute. Odola eman nahi duenak beraz, gaur du aukera, Anbulatorioan, arratsaldeko 18:30etatik 20:30ak bitartean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!