Goizean goizetik izan zen atzo jendea hilerrian, Santu Guztien Egunean.
Urtero moduan, loreak erruz saldu ziren loradenda eta plazako postuetan.
SANTU Guztien eguna izan zen atzo, eta urtero bezala, senide eta lagunek, hildakoak gogoan izan zituzten. Asko izan ziren hilerrira joan zirenak, hilobiak loreekin apaindu eta bisita egitera.
Goizean goizetik
Jendea goizean goizetik hurbildu zen atzokoan hilerrira. Goizeko 09:00etarako inguruko aparkaleku gehienak kotxez beterik zeuden; baina gehiago ere izan ziren, eguraldi onak lagunduta, Lizeagan gora loreak eskuan hartuta hilerrira oinez gerturatu zirenak. Arrosak, krabelinak eta mota guztietako zentroak eraman zituzten bertara.
Jende gehiena eguerdi aldean hurbildu zen hilerrira, meza ondorenean, eta ordu horretan ibili zen jenderik gehien plazako lore postuetan Kronikari jakin arazi ziotenez.
Aspaldiko ohitura
Atzo Santu Guztien eguna izan zen, gaur berriz Hildakoen Eguna. Adituek diotenez aspaldikoa da hildakoak gogoratzeko erritu hau eta duela 2.000 urte behintzat zeltek ospatzen zuten eta baita Amerikar zibilizazioek ere. Estatu Batuetako Halloween ospakizuna urriaren 31an egiten da eta hildakoen erritu honekin badu loturarik, adituen azterketen arabera. Gurean berriz, Santu Guztien eguna Bonifacio IV Aita Santuak ezarri omen zuen; hasieran maiatzean ospatzen zen, baina VIIIgarren mendean, azaroaren 1era pasa zuten, errito paganoarekin bat egiteko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!