Euskal Herriko Bertsolari txapelketako lehen fasea bukatu berri da, eta bertatik atera dira zain dauden 6 bertsolariekin finalaurrekoetan lehiatuko diren 12
bertsolariak. Andoni Egaña eta Maialen Lujanbiok finalean kantatuko dute, aurreko txapelketan aurren-bigarren egin zutelako. Finalaurrekoetan Jexux Mari Irazu eta Aitor Mendiluze izango dira Hernaniko Bertso Eskolako ordezkari, eta lehena,
Irazu, datorren igandean bertan ariko da, Hendaiako Beltzenia pelotalekuan, 17:00etatik aurrera. Kantu lagun Unai Iturriaga, Amaia Agirre, Jon Martin, Fredi Paya eta Jokin Uranga izango ditu.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!