Arboledara irteera gaztetxoentzat

Kronika - Erredakzioa 2005ko urr. 31a, 02:00

Mendiriz Mendik antolatuta irteera izango da datorren azaroaren 6an, igandean, Bizkaian dagoen Arboledara. Egun osorako irteera antolatu dute eta bazkaria eraman behar da. Jakinarazi dute ibilbide motza eta erraza izango dela. Izena ematea azaroaren 3an, ostegunean bukatzen da eta bulegora joan beharra dago apuntatzeko. Ordutegia dute: astelehen, ostegun eta ostiraletan arratsaldeko 20:00etatik 21:00etara. Irteerak 5 euro balio du bazkideentzat eta gainontzekoentzat, 10 euro.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!