Argazki rallyak baditu dagoeneko irabazleak baina izenak ez dituzte esango erakusketaren inauguraziora arte. Erakusketa azaroaren 4an inauguratuko da, Biterin. Erakusketan jarriko dituzte irabazleen argazkiak eta parte hartu duten guztien argazkiren bat ere izango da. Bilduma onenaren sariak 150 euro irabaziko ditu, bigarrenak 120 euro eta hirugarrenak 90 euro. Hernaniar batek egindako bilduma onenak 120 euroko saria jasoko du.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!