UPV Hernanik ligako aurreneko garaipena lortu zuen Astilleroren kontra

Kronika - Erredakzioa 2005ko urr. 31a, 02:00

UPV Hernanik 3 eta 0 irabazi zuen larunbatean Astilleroren kontra izandako partidua. Jokoak izan ziren: 25-9, 25-13 eta 25-15. Hernanik erraz irabazi zuen Astilleroren kontra, gehiegi saiatu beharrik izan gabe. Astillero da momentuan, Euskadiko Ligako Lehen Mailan, klasifikazioan azkenetarikoa dijoan taldea eta ez zuen erresistentzia gehiegirik jarri. Partiduan zehar aldaketa asko egiteko aukera izan zuten hernaniarrek eta jokalari guztiek hartu zuten parte. Datorren astean Kantabriako Corrales de Buelnaren kontra jokatu beharko dute eta adi ibili beharko dute, ez baitute aste honetan bezain lan erraza izango.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!