Hernani Ak lider jarraitzen du Gipuzkoako ligan eta Euskal Herriko ligari begira.
Denboraldiko lehen derbya jokatu zuten joan den igandean Hernani A eta Bk kiroldegian eta faboritoek ez zuten huts egin. Hernani Ak 18-4 irabazi zion anaia txikiari eta lider jarraitzen du, Gipuzkoako ligan jokatuko hiru partiduak irabazita. Hernani Aren helburua Euskal Herriko ligan lehen mailara igotzea izango da aurten eta Gipuzkoako ligak prestaketa moduan lagunduko die. Hernani Bk talde gaztea du aurten ere, eta helburua hobetzen jarraitzea izango da eta harrobi lana egiten jarraitzea.
Datorren astean Anoetan
Hernaniko bi taldeek datorren larunbatean jokatuko dute Anoetan: Hernani Bk Tximistarriren kontra jokatuko du eta Hernani Ak Easoren kontra.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!