´Behin betiko residentzia baimenik ez duten etorkinek bi urtetik behin erroldan berriz izena eman beharko dute`

Kronika - Erredakzioa 2005ko urr. 30a, 02:00

AMHER elkarteak salatu nahi izan du, Kronikara bidalitako idatzi batean, Etorkinen Legeak (gogorarazi du PPk eta PSOEk onartu zuela 2003ko azaroan) jarritako betebehar berria. Izan ere bi urtetik behin erroldan berriro eman beharko dute izena behin betiko erresidentzia baimenik gabeko etorkinek. Amher elkarteak azaldu du aurreneko txanda hasita dagoela eta 2005eko abenduaren 22an bukatu dela. Amher elkarteak dio baldintzak betetzen ez dituztenei baja emango zaiela, ´erroldatuta egoteagatik dituzten oinarrizko eskubideak galduz`. Horrez gain, elkarteak dio, irregularrek ezin izango dutela bere egoera legeztatu, nahiz eta lan-kontraturen bat izan edo gizartean sustraiturik egon. Amherrek dio ´kontrolaren eta gizagabetasunaren beste adibide garbia` dela hau. ‘Hipokresia’ Amherren iritzian ´inmigrazaioaren tratamenduaren inguruko ardura politiko eta polizialak izen bat du: hipokresia`. Elkarteak dio munduko zenbait lekutan pobreziarik haundiena eragiten dutela eta gero jazarri egiten dituztela bizimodu duin baten bila datozenak. Jazarpen honen adibide bezala aipatzen ditu: ´kanporatzeak, hilketak, errepresioa, eskubideen ukazioa, bidegabekeriak, esplotazioa eta Ceuta, Melilla eta Marokon azken aldi honetan gertatutakoak mugarik gabeko ankerkeriaren adibide garbiak dira`. Justizia sozialaren alde Bukatzeko Amherrek dio ´euskal gizartearen gehiengoak dituen bizi-baldintza ezin hobeek, aberastasunen banaketa bidegabeari zor dizkiogunak,` bultzatu behar gaituztela lantzera justizia sozialaren aldeko jokaerak, gizatalde kaltetuekiko elkartasuna, eskubide berdintasuna, askatasuna, eta elkarbizitza eta ezberdinen arteko adostasunaren alde egitera, besteak beste. ´Azken finean denok ahalegindu behar dugu denontzako gizarte eta bizimodu hobe baten alde` dio Amherrek.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!