Hernanik 1-0 irabazi zuen Mutrikuren kontra

Kronika - Erredakzioa 2005ko urr. 30a, 02:00

HERNANIK 1 eta 0 irabazi zuen atzo Mutrikuren kontra jokatutako partidua. Gola partiduaren bigarren zatiaren hasieran sartu zuen Gorka Urretabizkaiak eta ekipoak pozez ospatu zuen. Izan ere, taldeko arduradunen hitzetan, Hernanik partiduren bat irabazi beharra zeukan liga hasierako bolada txarrari buelta emateko. Atzokoan Hernanik ez zuen sekulako jokoa erakutsi baina joko praktikoa izan zen egin zutena eta emaitza ona lortu zuen. Irabazteak ematen dituen animoak aprobetxatuta aurrera egin behar du orain ekipoak. Datorren astean Beti Gazteren kontra neurtuko dituzte indarrak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!