Iratxera irteera abenduaren 17an

Kronika - Erredakzioa 2005ko aza. 26a, 02:00

Jubilatu Etxeak irteera antolatu du Iratxera, abenduaren 17an. Goizeko 08:00etan irten eta Vela kontserba etxera joango dira Mendabian eta Nafarroako produktu eta ardoa dastatuko dituzte. Bazkaria Andia jatetxean izango dute eta opariak, dantza, eta bingoa ere bai. Prezioa 28 euro. Zozketa abenduaren 1ean egingo dute, 17:00etan jubilatu etxean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!