Hernani Mutriku gaur Zubipen

Kronika - Erredakzioa 2005ko urr. 29a, 03:00

HERNANIKO aurreneko taldeak Mutrikuren kontra jokatuko du gaur. Taldetik adierazitakoaren arabera partidu hau irabazi beharra dauka Hernanik, batez ere animoan irabazi eta positiboan pentsatzen jartzeko. Partidua gaur arratsaldeko 16:30etan izango da Zubipen. Mutrikuk bestetik oso bestelako panorama du, izan ere partidu gehiago irabazita dator eta klubeko arduradunek diote horrek indarra emango diola taldeari. Animoak animo, Hernanik irabaztera atera beharra dauka eta etxeko hiru puntuak bereganatu behar ditu. Hernani 15garren postuan dijoa 4 partidutatik, 1 irabazi, 2 galdu eta 1 berdinduta. Mutriku aldiz, 10garren postuan dijoa, 4 partidutatik, 2 irabazi eta 2 galduta. F-8ko taldea gaur Lesakan F-8ko kadeteen taldeak gaur jokatuko du Beti Gazteren kontra goizeko 11:30etan, Lesakan. Ekipoak partidu bakarra galdu du.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!