EGUN hauetan ikaragarrizko haizea ibili da. Igeldon 100 kilometro ordutik gorako haize bolada luzeak jaso zituzten asteazken gauean, eta ostegun guztian ere haizeak gogor jo zuen. Hernanin intzidentzia asko izan dira, esaterako: asteazken gauean herriko zenbait lekutan argia joan zen; ostegunean Sorgintxulotik Jauregira bidean zuhaitz bat erori eta poste elektriko zahar bat bota zuen kable eta guzti; Paradorean haizeak zuhaitz haundi bat bota zuen... Hego haizeak datozen egunetan jarraituko du, baina ahulago.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!