Zalantzagunea eta mintzagunea: zalantzak argitu eta berriketan aritzeko aukerak

Kronika - Erredakzioa 2005ko urr. 31a, 02:00

ZILEGI Eskolak, euskaraz aritzeko gune ezberdinak eskaintzen dituen eskolak, astean behin, bi orduz, euskaran sakontzeko bi gune jarri ditu martxan: Mintzagunea eta Zalantzagunea. Orain arte AEKko ikasleei zeuden bideratuta bi gune hauek baina orain izena eman nahi duen edonorentzat dago irekia. Zalantzagunean euskeren inguruko zalantzak argitzeko aukera izaten da: Euskaltzaindiaren arauak, kontsulta gramatikalak, esan edo idatzitakoa zuzen dagoen jakin, eta abar. Mintzagunean bestetik, irakasleak proposatutako gaien inguruan aritzen dira, ahozko euskerari astindu bat emateko helburuarekin. Baliagarri izaten da baita azterketaren bateko mintza-praktika lantzeko. Bi gune hauetan parte hartzeko matrikula ordaindu behar da eta izena emateko, 943 557801 telefonora deitu edota mezu bat bidali daiteke helbide elektroniko honetara: zilegieskola@aeknet.net. Zalantzagunea Ostegunetan bi aukera: -Goizeko 09:15etatik 11:15etara. -Arratsaldeko 18:30etatik 20:30etara. Mintzagunea Asteartetan bi aukera: -Goizeko 09:15etatik 11:15etara. -Arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara. Arantxa Mendizule eta Virginia Peña-Euskera ikasleak «Norberak behar duena eskatzeko aukera ematen du, norbere erritmoan» Arantxa Mendiluzek Zalantzagunean hartzen du parte eta Virginia Peñak, bai Zalantzagunean eta baita Mintzagunean ere. Biekin berriketan aritu gara, euskaraz, eta ondo erakutsi digute badirela euskeraz aritzeko gauza. Bi gune hauetan parte hartzeak ekarritako onuraz hitz egin digute biek. Zer egiten duzue Zalantzaguneko saio batean? Duda guztiak argitzeko aukera izaten dugu. Klaseetara joaten garenontzako aukera da klasean argitu ezin ditugun zalantzak argitzeko, askotan ez baitigu denborarik ematen. Nola baloratzen duzue Zalantzagunean eta Mintzagunean parte hartzea? Oso positiboki baloratzen dugu. Bakoitzak behar duena eskatzen baitu, norbere erritmoan. Zalantzagunean adibidez, zailtasunak zuzenean planteatzeko aukera dugu: zerbait irakurri edo entzun eta ez baduzu ulertzen apuntatu, eta gero Zalantzagunean galdetu egiten dugu. Astuna egiten al da? Ez da batera astuna, horregatik etortzen gara gustora. Astean behin besterik ez da. Askotan egunero egunero klaseetara joateaz nekatuta sentitzen zara eta gainera puntu batetik aurrera sentsazioa da ez dela apenas aurreratzen. Hori da honek duen abantaila, arina dela eta zuzenean zalantzak planteatzen direla. Eta mintzagunean, zer egiten duzue? Mintzagunean haste honetan hasi gara. Irakasleak gaurkotasunarekin lotutako gaiak planteatzen ditu, puri-purian dagoena. Irakurtzeko testu bat ekartzen du, eztabaida sortzeko. Aukera ematen digu euskaraz hitz egiteko lotsa galtzeko eta euskaraz pentsatzeko. Askotan euskara ikasleek inguru erdaldunean bizi gara eta ez dugu aukerarik euskaraz hitz egiteko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!