Mendiriz Mendi elkarteak jakinarazi du lekua dagoela oraindik azaroaren 2 eta 3rako antolatu duen Mendi kiroletako entrenamendua ikastaroan parte hartzeko.
Ikastaroaren lehenengo egunean teoria landuko dute gehienbat: entrenamenduaren oinarrizko printzipioak; erresistentzia, indarra eta malgutasuna nola entrenatu; mendiko ekintza ezberdinek eskatzen duten prestaketa (ohiko mendi bueltak, iraupen luzeko ibilaldiak, mendiko lasterketak, mendiko eskia, mendiko eski lasterketak, kirol eskalada, alpinismoa...); aklimatazioari buruzko kontzeptuak eta elikadurari buruzko kontzeptuak. Ikastaroan parte hartzen dutenek aukera izango dute galderak egiteko eta beren zalantzak argitzeko. Bigarren egunean indarra eta malgutasuna lantzeko saio praktikoa izango da.
Parte hartzeko
Ikastaroan parte hartu nahi dutenek gaur dute aukera izena emateko, Mendiriz Mendi elkartean (Iturregi plaza), 20:00etatik 21:00etara bitartean. Ikastaroak 19:30etatik 21:30etara izango dira, datorren ostegun eta ostiralean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!