‘Gure artean euskaraz’-en izena emateko azken eguna

Kronika - Erredakzioa 2005ko urr. 28a, 03:00

Arduradunek adierazi dute euskaldunak behar dituztela egitasmoan parte hartzeko

Gure artean euskaraz egitasmoan parte hartu nahi duenak gaur du azken eguna izena emateko. Programa hau Doberak, herriko ikastetxeek, euskaltegiek eta Udaleko Euskara Zerbitzuak jarri dute martxan, hirugarren aldiz jarraian. Helburua da, euskaraz hitz egiteko talde txikiak osatzea, hizkuntza honetan hitz egiteko gaitasuna ez duten edo gaitasun hori galdu duten ikastetxeetako gurasoekin edo interesa duen edonorekin. Talde bakoitzean, euskaraz hitz egiteko erraztasun haundiagoa duen norbait egotea nahi dute arduradunek eta horregatik dei egin diete herriko euskaldunei bertan parte hartzeko. Talde txikiak eta ordutegi malgua Taldeak hiruzpalau pertsonetakoak izango dira eta ordutegia beraiek erabakiko dute. Arduradunek pentsatzen dute azaro erdirako taldeak osatuta egongo direla. Izena emateko Doberaren bulegotik pasa daiteke goizeko 09:00etatik 13:30ak arte eta arratsaldeko 16:00tik 19:30etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!