Hileko azken ostiral guztietan bezala, kontzentrazioa izango da gaur Gudarien plazan 20:00etan, Estatus Politikoa Orain, Euskal Presoak Euskal Herrira lemapean. Etxeratek adierazi duenez hil honetan herriko kultur taldeen babesa jaso du kontzentrazioak eta pertsonalki beren babesa eman dute honakoek:
Niko Lizeaga (aktorea); Joxan Goikoetxea (musikaria); Pepi Arrozpide (San Joan Konpartsa); Aritz Usandizaga (musikaria); Nati Merino (Gure Etxolako lehendakaria); Nagore Arraras (Ttarla); Joxe Segura (Kriskitiña); Amaia Sasiain (Kantuz abesbatza); Amaia eta Aitor Parrondo (dantzariak); Imanol Kamio (Ozenki abesbatza) Andoni Tolosa (musikaria); Chus Con Gil (Askagintza); Mikel Peruarena (idazlea); Jon Oñate (Morkaiko); Ramon Etxeberria (Dultzaineroa); Ohiana Romero (AEK); Jokin Zubeldia (Kalez Kale Kantuz); Kontxi Zubeldia (Tolare lehendakaria); Maialen Lujanbio (bertsolaria); Arkaitz (Oreka TX); Juan Mari Beltran (musikaria); Jexux Mari Irazu (bertsolaria); Aitor Mendiluze (bertsolaria).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!