10 kilometroko lasterketa hau Urretxu eta Zumarragan izan zen. Murua datorren igandean Lasarteko krossean izango da.
JOXE Mari Murua eta Ixiar Urdangarinek aurreneko postuak egin zituzten pasa den astean Urretxu eta Zumarraga artean korritu zen Goierri Garaiak Krossean.
Joxe Mari Muruak 60 urtetik gorako beteranoen mailan korritu zuen eta 43 minutuko denbora egin zuen.
Ixiar Urdanarinek emakumezkoen kategorian korritu zuen, seniorretan, eta 38 mintutu eta 34 segunduko denbora egin zuen.
Murua Lasarteko krossean
Joxe Mari Muruak Lasarteko Kroseean egingo du lasterka datorren igandean. 10 kilometroko karrera izango da, Lasarte-Oria-Zubieta inguruetan.
Ixiar Urdangarinek 2 edo 3 asteko deskantsua hartuko du. Entrenatu bai baina lasterketetan parte hartu gabe.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!