BHren iritziz trafiko norabide aldaketen eztabaidan parte hartzeko lehenbizi ´baliabideak eta moduak` zehaztu behar ditu Udalak.
BILDU Hernanik ohar bat bidali du Kronikara, trafiko norabide aldaketen eztabaidari buruz eta ´jasaten ditugun trafiko arazoak direla-eta` bere iritzia emateko.
BHk dio, trafiko norabide aldaketen eztabaidan parte hartzeko asmoa dutela ´talde politiko bezala edo herritar bezala`, baina plataforma honek azaldu duenez ´ez dakigu nola bideratu parte hartze hori, prentsan adierazten zen bidea, interneteko web orri bat alegia, ez baitzaigu nahiko iruditzen tamaina honetako eztabaida bat aurrera ateratzeko`, BHk ondo deritzo herritarrei parte hartzeko eskaria egitea ´baina lehenbizi baliabideak eta moduak zehaztea ez legoke gaizki`.
Epe luzerako aurreikuspena
Bildu Hernanik adierazi du Udalak erabakiak hartzen dituela trafiko Plan Orokor bat izan gabe eta herri plataformaren ustez orain arte hartu diren trafiko erabakiak ´puntualak` dira eta ez dute ´epe luzerako aurreikuspenarekin jokatzen`. BHren hitzetan ´ez du ematen Karmelo Labaka, Latxunbe, Zinkoenea eta abarretan dauden arazoak konpontzeko balioko dutenik; alderantziz, arazoak gehitzen dira eta etorkizunean konponbide zailagoa izango dute`.
Talde politiko honek oharrean jakinarazi du eztabaida honetan egingo duen ekarpena ez dela ´abagunearen araberakoa` izango: ´Guk ez dugu esango kale baten norabidea aldatzeko edo Zinkoeneako errotonda, osoa izan behar duen edo orain planteatua dagoen moduan partziala izan behar duen - gure ustez orain dagoen bezala alferrikako kalejirak besterik ez baititu sortzen -`, BHren ustez ´ azterketa partzialek ´pisu subjektibo haundia` dute eta eztabaida ez da ´eraikitzailea` izango.
Trafikoaren Plan Orokorra
BHren ekarpena ´Trafikoaren Plan Orokor bat egiteko eskaera` izango dela diote talde honetatik. Horretarako hainbat irizpide edo oinarri hartu behar direla kontuan uste dute gainera:
1) Peatonalizatzeko destinoa duten kaleak (Urbieta kalea, adib.).
2) Zerbitzu eta erabiltzaileentzako guneak.
3) Bateragarri egin zirkulazio arineko irteera arteriak eta abiadura moderatukoak (ez orain planteatutako irteerak, trafikoa moteldu eta alferrikako kutsadura sortzen dutenak).
4) Zentroaren eta auzoen arteko irteera eta sarrera komunikazioak aztertu.
5) Onartu beharreko AASSetan planteatzen diren bide-sareek izango dituzten helburuak argitzea.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!