Gipuzkoako Aldizkaria Ofizialean argitaratutakoaren arabera Hernanin 39.577 m2 desjabetuko dira. Aurreikusi dute obrak urte bukaeran ateratzea konkurtsora.
URUMEAKO autobideko obrak aurrera dijoaz eta Urnietako bariantea eraikitzeko proiektua dagoeneko idatzia dago. Proiektua eta desjabetu beharreko lurren zerrenda ikusgai dago Udaletxeko Hirigintza sailean, azaroaren 19ra arte. Urnietako saihesbidea egiteko Hernanin 39.577,7 m2 lur desjabetuko dira. Lur horiek partikularrenak dira gehienak eta Udaletxearen lurrak ere badaude tartean.
Diputaziotik jakitera eman dutenez obrak urte honen bukaeran eta 38 miloi euroko aurrekontuarekin aterako dituzte konkurtsora. Asmoa dute 2007ko abuzturako obra hau bukatuta egotea.
Martutene-Hernaniko
zatian lanean
Urumeako autobidea Andoaindik Donostiara dijoa eta Hernaniko bariantea da egin duten bakarra eta etorkizunean zabaldu egingo dute. Momentu honetan Hernani eta Martutene arteko tramuan ari dira obretan.
Urumeako autobidea egingo dute Astigarraga, Ergobia, Martutene eta Loiola artean sortzen diren ataskoak arintzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!