Hegaztien gripea dela eta, alarma sortu da Europako herrialdeetan, pandemia arriskua ikusten baitute zenbaitek. Etxeko hegaztiak eta batez ere migrazio hegaztiak ari dira aztertzen Europar Batasunean eta kontrolak zorroztu dituzte. Kronikak Ereñotzuko Katiluxar oilategira egin du bixita, bertako Mikeli Etxebesteri gripearen eta beste kontu batzuen inguruan hitz egiteko.
Hegaztien gripea dela eta, alarma sortu da Europako herrialdeetan, pandemia arriskua ikusten baitute zenbaitek. Etxeko hegaztiak eta batez ere migrazio hegaztiak ari dira aztertzen Europar Batasunean eta kontrolak zorroztu dituzte. Kronikak Ereñotzuko Katiluxar oilategira egin du bixita, bertako Mikeli Etxebesteri gripearen eta beste kontu batzuen inguruan hitz egiteko.
Lumagorri, kalitate kontrolak
Mikelik azaldu duenez badira 10 urte oilategia jarri zutela, Lumagorri labela sortu zenean. Lumagorri izateko kontrol zorrotzak pasa behar dituzte oilategiak eta oilaskoak. Oilategiko nabeak ezin ditu 1.300 oilasko baina gehiago izan (Katiluxarrek bi nabe ditu, 2.600 oilasko guztira eta 5.000 metro karratu) eta terreno itxia, jantoki eta edalontzi asko, itzala, janaria (soja, artoa, zerealak eta mineralak)...
Ereñotzuko oilategi honetan hiru hilabeteko oilaskoak hazten dituzte. Bi astean behin albaitari bat pasatzen da eta oilaskoren bat hil ezkero analisia egiten dio, gaixotasuna zehazteko. Hiru hilabete izatean Zeraingo Lumagorri zentralera eramaten dituzte oilasko guztiak (kaiolatan eta gauez, ito ez daitezen) bertako mataderoan albaitarien ikuskaritzarekin oilaskoak hiltzeko. Bitartean 15 egunetan oilategia hutsik egoten da eta Fimvirus izeneko desinfektantearekin garbitzen dute.
Hegaztien gripea, ´hemen
ez dago arriskurik`
Hegaztien gripeak beraiei nola eragin dien galdeginda, Mikelik erantzun du ez dutela oraingoz ezer nabaritu: ´Hainbat gutun bidali dizkigute esanez hemen ez dagoela arriskurik, arriskua Asiako hegaztiek ekartzen dutela, zingiratan ibiltzen direnek, batik bat atehek, eta Euskal Herria migrazio horietatik nahiko babestua dagoela`, dio. Ereñotzuarrak azaldu duenez ´oilasko autoktonoak erabiltzen ditugu; gainera oiloa beti izan da gaixotasunen aurrean gogorragoa eta gordinik ez da jaten`, horregatik, Mikeliren ustez ez dago arriskurik.
Salmentetan ez dute inolako jaitsierarik nabaritu ´mataderotik hori esan digute behintzat`. Mikeli Etxebesteren hitzetan kalitate kontrol guztiak ondo eraman dituztelako da hori: ´Jendeak kalitatea bilatzen du` dio.
Alarma haundiegia
Hegaztien gripearekin alarma gehiegi sortu da Ereñotzukoaren ustetan baina lasai dago: ´Guk osasun kontrol guztiak betetzen ditugu`.
Diputazioak debekatu egin du merkatu eta erakusketetara hegaztiak eramatea
Diputazioak Udaletxe guztietara bidalitako jakinarazpen baten bidez debekatu egin ditu azoka, erakusketa eta kultur ospakizunetan ´oilategiko hegaztien bateratze guztiak` abenduaren 1 arte. Debekua hegaztien gripearen bilakaerari begiratuta ezarri da eta Europar Batasunak hartutako erabakiei jarraituz hartu da neurri hori.
Urkolatarrek ez dute feriara hegaztirik ekarriko
Hernaniko feriara Tolosako urkolatarrek ekarri izan dituzte hegaztiak orain arte. Joan de ostegunean bertan izan ziren, baina hegaztirik gabe. Jon Ander Urkolak Kronikari adierazi dio txarrera eragin diela neurri honek ´gehiena ferian saltzen baitugu`, dio.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!