Gaurko batzordean Aitor Zinemetan etxebizitzak egiteko tramite batetaz, PERIaz, hitz egingo dute. Energiaren Euskal Erakundearekin elkarlana egiteko proposamenaz ere ariko dira.
HIRIGINTZA eta Ingurumen Batzordea izango da gaur Udaletxean. Bertan hitz egingo dute Aitor Zinemetan etxebizitzak egiteko hainbat tramiteetaz. Izan ere Diputazioak eskatuta Udalak finkatu behar ditu etxebizitza horiek egiteko hainbat irizpide. Irizpide horiekin Udalak onartu beharko du Aitor Zinemak etxebizitza bihurtzeko plana, PERIa. Diputazioak onespena ematen badu proiektuaren tramiteekin hasi beharko litzateke gero.
Iñaki Arratibel, Hirigintza Zinegotziak adierazitakoaren arabera etxeak egiten datorren urtean hasiko lirateke eta urtebete inguru iraungo lukete obrek. Aitor Zinemetan 40 etxebizitza egiteko asmoa dago.
Energiaren Euskal Erakundearekin Elkarlana
Batzarrean hitz egingo dute baita ere Energiaren Euskal Erakundearekin (EEE) elkarlana egiteko proposamenaz. Arratibelek dio hitzarmen hau baliagarria izango dela, adibidez, herritarrek eguzki plakak jartzeko eskariak egiten dituzten garaian, tramitazioa erraztu eta informazio gehiago izateko. Arratibelek adierazi du baita ere badagoela asmoa Udaletxean eguzki plakak jartzekoa.
Horrez gain Atzuleta-Zahar baserria berritzeko eskaria eta Añarbeko ur erresidualak bonbeatzeko estadioa, Zikuñaga eta Epelen duena, berritzeko eskaria ere aztertuko dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!