Gipuzkoarren eta nafarren arteko lehia gaur Galarretan

Kronika - Erredakzioa 2005ko urr. 27a, 03:00

Lizaso eta Iñigok Altuna II eta Eizagirre izango dituzte aurrean.

PaRTIDU ikusgarria izango da gaur Galarretan. Bertan antolatu duten erremonte jaialdiko estelarrean Lizaso eta Iñigo nafarrak Altuna II eta Eizagirre gipuzkoarren kontra arituko dira. Partidu honetan atzelariak erabakigarriak izango dira, Lizasok defentsa bikaina egiten du eta Eizagirrek berriz erasorako joera haundia dauka. Aurreko koadroetan Altuna II eta Iñigok ikustaldi ederra eskaini dezakete, arriskatzen duten pelotariak baitira bi aurrelariak. Jaialdiko beste partiduak Jaialdia arratsaldeko 16:00etan hasiko da eta estelarraz gain beste partidu hauek jokatuko dira: Larrea-Astibia/Matxin IV-Agirrezabala; Bitoria-Aizpuru/Juaristi-Urrutia; Uterga-Ion/Iribarren-San Miguel.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!