Interneten informazioa bilatu eta aurkitu

Kronika - Erredakzioa 2005ko urr. 27a, 03:00

Enpresa txiki eta langile autonomoentzako mintegia dago gaur Bilatu eta aurkitu: nola bilatu Interneten gaiaren bueltan. Erakutsiko dute interneten badela informazioa enpresentzat interesgarria dena. Mintegia egun batekoa izango da, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara, Hernani Institutuan (EPOn). Izena ematea dohainik da eta 943 747 314 zenbakira deitu daiteke horretarako edo cursos@miramondigital.com helbidera mezua bidali daiteke. Kurtso hauek Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatu dituzte, Miramon Enpresa digitalaren bidez.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!