Gobernu Batzarra izango da gaur

Kronika - Erredakzioa 2005ko urr. 27a, 03:00

Gobernu Batzarra izango da gaur arratsaldeko 17:00etan Udaletxean. Batetik hainbat baserrik egindako eskaerak aztertuko dira: Otsuenea eta Pepaenea baserriak berritu, Erratzu-berri baserrian ukuilua jarri eta Antziola 94an baserria eraikitzeko eskaerak. Hainbat baimen eskaera ere aztertuko dituzte: Akarregin industri pabilioia jartzekoa eta Zikuñagako industri eraikina lehen erabilerako jardueran bihurtzekoa, besteak beste. Hirigintza kontsultak ere badituzte gai ordenean: Olaeta plazako 8 zenbakiko eraikinari buruzkoa eta Florida auzoko lurzoru baten kalifikazioari buruzkoa. Cintas Adhesivas Ubisek, bere jardueraren ziurtagiria lortzeko eskaera ere aztertuko dute, besteak beste.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!