DATORREN igandean partidu garrantzitsua jokatuko du Abadiñon Beñat Aizpitarte pelotari hernaniarrak. Aizpitarte DV txapelketa jokatzeko aukeratu dute, Euskal Herri osoko hainbat pelotariekin batera.
DATORREN igandean partidu garrantzitsua jokatuko du Abadiñon Beñat Aizpitarte pelotari hernaniarrak. Aizpitarte DV txapelketa jokatzeko aukeratu dute, Euskal Herri osoko hainbat pelotariekin batera. Eskuz binakako partidua izango da eta hernaniarrak Urrutikoetxea eta Diaz Unzurrunen kontra jokatuko du, Larrinaga elorriotarra lagun duela. Partidua arratsaldeko 17:00etan hasiko da igande honetan.
Partidu zaila, baina animoso
Aizpitartek Kronikari esan dio partidu zaila dela igandekoa, iazko txapelduna aurrean izango baitute, Diaz Unzurrun. Hala ere animoso dago eta ´dena ematera` aterako dela dio, partidua galdu ezkero txapelketatik eliminatzeko arriskua baitute. Prestaketa berezirik ez du egin hala ere, eta betiko entrenamenduekin jarraitu du, orain arte bezalaxe.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!