Gazte Txokoak futbolin txapelketa antolatu du bihar, Aristizabal kaleko lokalean. Ostiralean Sex-drog informazio puntua izango da, drogen eta sexualitatearen inguruan gazteek dituzten zalantzak argitzeko. Larunbatean Lekunberrin dagoen Beigorri parkera irteera egingo dute. Irteerak 5 euro balio ditu.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!