Gaztetxoentzat irteera, La Arboledara

Kronika - Erredakzioa 2005ko urr. 26a, 03:00

Mendiriz Mendik gaztetxoentzako irteera antolatu du datorren azaroaren 6rako, Bizkaian dagoen La Arboledara. Irteera egun guztikoa izango da eta bazkaria izango dute. Jakinarazi dute ibilbide motza eta erraza dela. Izena eman nahi duenak edota informazio gehiago behar duenak azaroaren 3a baino lehen joan behar du Mendiriz Mendiko bulegora, Iturregi plazan. Ordutegia dute: astelehen, ostegun eta ostiraletan arratsaldeko 20:00etatik 21:00etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!