‘Euskal Herria 60ko hamarkadan, herri baten berpiztea’ eta ‘Erlajazioa’ saioak

Kronika - Erredakzioa 2005ko urr. 26a, 03:00

Zilegi Eskolak antolatuta aste honetan izango dira gustoko gaien inguruan euskaraz hitz egiteko saioak. Astelehenean hasi eta osteguna bitartean honako gaiaren bueltan ariko dira: Euskal Herria 60ko hamarkadan: herri baten berpiztea. Saio hauek arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara izango dira. Erlajazioari buruzko saioa datorren ostegunean, urriaren 27an hasiko da eta azaroaren 10a arte ostegunero izango da, eguerdiko 14:30etatik 16:30etara. Saioak AEKn izango dira, Larramendi kaleko 11garren zenbakian. Izena emateko bertara jo edo deitu 943-557801 telefono zenbakira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!