Gazteriaren Kontseilua sortzeko egitasmoaren aurkezpena gaur Biterin.

Kronika - Erredakzioa 2005ko urr. 27a, 03:00

Gazte Bilguneak bere egitasmoaren berri emango du gaur Biterin, arratsaldeko 19:30etatik aurrera. Hizlariek, proiekzio batez lagunduta, Gazte Bilguneak egindako ibilbidea eta datorren hilabetetarako asmoak azalduko dituzte. Erakunde honen helburua da Euskal Herriko Gazteriaren Kontseilua sortzea eta talde ezberdinetako eragileak elkartuta jaio da erakundea. Gazte Bilgunetik dei egin diete Hernaniko gazteei aurkezpenera azaldu eta beren ekarpenak egin ditzatela.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!